Saioa Martinez
Eustat Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, estatistikak lantzen ibiltzen dena. 1986ko azaroaren 25ean sortu zuten eta Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailari atxikia dago. Eustaten egitekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko gizartearen eta ekonomiaren gaineko estatistika informazio ofiziala bildu, aztertu eta hedatzea. Gainera, ikerketa eta garapenean, prestakuntzan eta laguntza metodologikoan aritzen da, unibertsitateekin, estatu-erakundeekin eta Eurostatekin lankidetzan.
Eskaintzen dituen zerbitzuak:
-Informazio zerbitzua
-Neurrira egindako informazio estatistikoen eskariak
-Estatistiken informazioa, webgunean
-Datu-bankua
-Argitalpenen salmenta
-Aholkularitza metodologikoa
Zenbait atal ezberdinetan zatitzen da, datuak ordenatuak egoteko eta ongi bilatu ahal izateko. Hauek dira dituen guneak:
-Biztanleria ( Familiak, Biztanleriaren mugimendua, Biztanleria proiekzioak eta Demografi adierazleak )
-Ekonomia ( Kontu ekonomikoak eta Sektore publikoa, Lehen sektorea, Industria eta Energia, Eraikuntza, Etxebizitzak eta Eraikinak, Zerbitzuak eta Turismoa, Enpresak eta establezimenduak, Prezioak eta soldatak, Etxeguneen kontsumoko gastua eta Kanpo merkataritza )
-Gizartea ( Lan merkatua, hezkuntza, Euskara, kultura, gaztedia, osasuna, gizarte ohiturak eta errenta, gizarte babesa, hauteskundeak, justizia )
-Lurraldea eta ingurunea ( Ezaugarri geografikoak, lurralde eta plangintza, klimatologia eta ingurumena )
-Informazioaren gizartea, I+G+b







