miércoles, 16 de mayo de 2012

Durangoko Krimenaren Historia Zentroa

Miriam JUARISTI

Zentroa hau nazioarteko komunitate zientifiko osoari dago zuzenduta, krimenaren historia on-line eran ikertzea, dokumentatzea eta hedatzea du helburu. Durangon hau izatearen arrazoia herriaren iraganean aurki daiteke, XV. mendean hain zuzen ere. Mende horretan, Durangok, mugimendu heretikoaren sorrera eta garapena ezagutu zituen Frai Alonso de Mellaren fidaritzapean. Heresiaren zantzuak XVI. mendearen hasiera arte iraun zuen Durangaldean. Lantresna eskura erraza da Krimenaren Historia Zentroa kriminalitatean, desbideraketa, sistema penala, delinkuenteak, etab. aztertu nahi dituzten ikerlarientzat.

Gehienbat kontuan izango dena Erdi Aroko (V-XV mendeak) kronologia, baina baita kronologia Modernoa (XVI-XIX mendeak) ere. Gaur egun, ondare historikoaren ezinbesteko gai bihurtu da; honen adierazgarri dira doktoretza-tesiak, argitaratzen diren monografiak, artikulu espezializatuak eta batzar zientifikoak besteak beste.

Ikerlariek dokumentuen transkripzioak bidal ditzakete zentro honetara, honako edizio eta transkripzio arauak kontuan hartuz: artxiboa, izenpea, dokumentuaren izenburua, data, dokumentua egin izan deneko lekua, dokumentu tipoa (auzia, gutuna, ordenantza...), dokumentuaren deskripzio fisikoa (letra tipoa, neurriak, kontserbazio egoera), aurreko publikazioak edo edizioak, edukiaren laburpena eta dokumentua transkribatzerako orduan jarraitutako arauen deskripzioa.

Durangoko Krimenaren Histoira Zentroak honako bibliografia hau biltzen du, besteak beste:

  • Orokorra
  • Biolentzia (lesioak, hilketan, erailketak...)
  • Ohorearen aurkako delituak
  • Sexu-delituak (bortxaketak, intzestua...)
  • Ondarearen aurkako delituak (lapurreta, pirateria...)
  • Erlijioaren aurkako delituak (sorginkeria, heresia...)
  • Lesa maiestateko krimenak (traizioak)
  • Orden publikoa (polizia, jokoa, marjinatuak...)
  • Sistema penala

No hay comentarios:

Publicar un comentario