SAGARMENDI FREIRE, Leire
Eurovoc, Europar Batasuneko thesauro eleanitza da. Bere lehenengo funtzioa, Europar Batasuneko instituzioek sortzen duten informazio dokumentalaren tratamendua da. Honen helburua, informazio dokumentalak era eraginkor batean kudeatzea eta erabiltzaileei, lexiko kontrolatu bat erabilita, bilaketa dokumentalak egiten utzitzea da.
Thesaurus honek, dokumentuak gaiaren arabera antolatzen ditu eta ondorioz, Europar Batasunaren datu dokumentalak kontsultatzeko modua errazten dio erabiltzaileari. Lehen aipatu bezala, eleanitza da, beraz, erabiltzaileek haien hizkuntza erabili ahal izango dute dokumentuak bilatzeko. Baita ere, Eurovoc hiztegi elebiduna dela kontsidera daiteke.
Eurovoc-ek 21 gai-eremu ditu, politika, nazioarteko harremanak, europakor erkidegoa, zuzenbidea, bizitza ekonomikoa, truke ekonomiko eta merkataritzakoak, finantza-gaiak, gizarte-gaiak, hezkuntza eta komunikazioa, zientzia, enpresa eta lehia, lana eta enplegua, garraioa, ingurumena, nekazaritza, bagogintza eta arrantza, nekazaritzako elikagaien sektorea, ekoizpen, teknilogia eta ikerketa, energia, industria, geografia eta azkenik, nazioarteko erakundeak. Lehen esan bezala, Eurovoc eleanitza da, hain zuzen ere, 21 hizkuntza ofizialetan dago: Bulgariera, gaztelania, txekiera, daniera, alemana, estoniera, grekoa, ingelesa, frantsesa, italiera, letonieta, lituaniera, hungariera, nederlandera, poloniera, portugesa, errumaniera, eslovakiera, esloveniera, finlandiera eta suediera.
Abantail eta desabantailak
Eurovoc erabiltzearen abantailak:
- Indexazio lexikoaren normalkuntza terminologikoa. Honek, bilaketa dokumentalean zehaztasun handiagoa eskaintzen du.
- Eleaniztasuna. Honek dokumentuen alabidetzen duena da, indexazioa dokumentalistaren hizkuntzan eta bilaketa erabiltzailearen hizkuntzan.
Eurovoc erabileraren desabantailak:
- Ez da egokia dokumentu espezializatuak erabiltzeko.
- Ezin du maila espezifikoko errealitate nazional ezberdinak islatzeko erabili.

No hay comentarios:
Publicar un comentario