LLORENTE, Ane
Card sorting edo txartelen antolaketa edukiak kategorizatzeko teknika da. Teknika honen bidez webgune baten antolaketa egiten da gaiak txarteletan jarriz eta erabiltzaileek erabakitako irizpideen arabera. Horrela, webgune horren nabigazioa errazten zaie erabiltzaileei. Bi card sorting mota daude, irekia eta itxia. Irekian erabiltzaileak kategoriak libreki elkartzen dituzte nahi dituzten multzoetan. Itxian, ostera, multzoak aurretik zehaztuta eta etiketatuta daude eta erabiltzaileek soilik zehaztuta dauden kategoriak multzoetan sailkatu behar dituzte. Hortaz, lehenengoa kategorien sailkapena egokia zein den jakiteko erabiltzen da eta bigarrena sailkapena egiaztatzeko erabiltzen da, hau da, erabiltzailearentzako ulergarria den ala ez.
Card sorting egiteko prozesua
Lehenengo pausua frogaren parte-hartzaileak aukeratzea da, 5 gutxienez. Hau egiteko kontutan izan behar da partaideek webgunearen publiko objetiboarekin ezaugarri komunak izan behar dituztela. Frogaren iraupena kategorien kopuruaren arabera izango da, 40 kategoria badira gutxienez 20 minutu iraunduko du. Froga hasi baino lehen, partaideei frogaren helburua eta nondik norakoak azaldu behar zaizkie. Ondoren, partaide bakoitzari kategoria ezberdinen txartelak nahastuta eman behar zaio.
Azkenik, emaitzen analisi kualitatiboa edo kuantitatiboa egin daiteke, bilatu nahi denaren arabera. Kualitatiboan partaideek froga egiten dutenean aztertuko da eta kuantitatiboan, ordea, ateratzen diren emaitzak aztertuko dira. Azken honetan, emaitzak grafiken bidez irudikatuko dira informazioaren arkitektoaren interpretazioa laguntzeko.


No hay comentarios:
Publicar un comentario