viernes, 18 de mayo de 2012

Eustat


Saioa Martinez

Eustat  Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, estatistikak lantzen ibiltzen dena. 1986ko azaroaren 25ean sortu zuten eta  Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailari atxikia dago. Eustaten egitekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko gizartearen eta ekonomiaren gaineko estatistika informazio ofiziala bildu, aztertu eta hedatzea. Gainera, ikerketa eta garapenean, prestakuntzan eta laguntza metodologikoan aritzen da, unibertsitateekin, estatu-erakundeekin eta Eurostatekin lankidetzan.

Eskaintzen dituen zerbitzuak:
-Informazio zerbitzua
-Neurrira egindako informazio estatistikoen eskariak
-Estatistiken informazioa, webgunean
-Datu-bankua
-Argitalpenen salmenta
-Aholkularitza metodologikoa

Zenbait atal ezberdinetan zatitzen da, datuak ordenatuak egoteko eta ongi bilatu ahal izateko. Hauek dira dituen guneak:
-Biztanleria ( Familiak, Biztanleriaren mugimendua, Biztanleria proiekzioak eta Demografi adierazleak )

-Ekonomia ( Kontu ekonomikoak eta Sektore publikoa, Lehen sektorea, Industria eta Energia, Eraikuntza, Etxebizitzak eta Eraikinak, Zerbitzuak eta Turismoa, Enpresak eta establezimenduak, Prezioak eta soldatak, Etxeguneen kontsumoko gastua eta Kanpo merkataritza )

-Gizartea ( Lan merkatua, hezkuntza, Euskara, kultura, gaztedia, osasuna, gizarte ohiturak eta errenta, gizarte babesa, hauteskundeak, justizia )

-Lurraldea eta ingurunea ( Ezaugarri geografikoak, lurralde eta plangintza, klimatologia eta ingurumena )

-Informazioaren gizartea, I+G+b









jueves, 17 de mayo de 2012

Artium


Saioa Martinez

Artea da zure hobietako bat? Artista izan nahi zara? Arte ikaslea zara? Artium Online katalogoari esker artearekin zerikusia duten gaiak aurkitu ditzazkezu.

Artium Museoa edo Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa Gasteizen dagoen arte garaikideko zentro-museoa da. 2002ko apirilaren 26aninauguratu zen, eraikinaren jabetza Arabako Foru Aldundiarena delarik. Eraikinaren diseinuaren egilea Jose Luis Caton arkitektoa da, Arabako Foru Aldundiko Arkitektura Zerbitzuko Proiektu Saileko zuzendaria.

Edonori zabalik dagoen liburutegi eta dokumentazio-zentro bat ere eskaintzen du.

Artium Liburutegia

75.000 erreferentzia baino gehiagoz osastuta dago museoaren liburutegia. Hauen artean, monografiak, esposizio katalogoak, artisten dossierrak, kartelak eta ikus-entzunezko materiala aurkitu daiteke. Dokumentazio tresna bezala erabiltzeaz aparte, erabiltzaileen erabilpen librea uzten du.

Artearen inguruko dokumentuak dira gehien batean. Bere orrian, arte obrak aurkitu daitezke. Adibidez, jakin dezakegu zenbat obra dituen Eduardo Chillidak museo honetan. Era berean, jakin dezakegu zein da bere obrarik zaharrena, noiz nori eta non erosi zioten museokoek obra... Hori dela eta, artearen inguruan dokumentatu behar bada, leku hau aproposena da. 

Informazio gehiago nahi izan ezkero: http://www.artium.org/Default.aspx

miércoles, 16 de mayo de 2012

Card Sorting

LLORENTE, Ane 

Card sorting edo txartelen antolaketa edukiak kategorizatzeko teknika da. Teknika honen bidez webgune baten antolaketa egiten da gaiak txarteletan jarriz eta erabiltzaileek erabakitako irizpideen arabera. Horrela, webgune horren nabigazioa errazten zaie erabiltzaileei. Bi card sorting mota daude, irekia eta itxia. Irekian erabiltzaileak kategoriak libreki elkartzen dituzte nahi dituzten multzoetan. Itxian, ostera, multzoak aurretik zehaztuta eta etiketatuta daude eta erabiltzaileek soilik zehaztuta dauden kategoriak multzoetan sailkatu behar dituzte. Hortaz, lehenengoa kategorien sailkapena egokia zein den jakiteko erabiltzen da eta bigarrena sailkapena egiaztatzeko erabiltzen da, hau da, erabiltzailearentzako ulergarria den ala ez.


Card sorting egiteko prozesua 
Lehenengo pausua frogaren parte-hartzaileak aukeratzea da, 5 gutxienez. Hau egiteko kontutan izan behar da partaideek webgunearen publiko objetiboarekin ezaugarri komunak izan behar dituztela. Frogaren iraupena kategorien kopuruaren arabera izango da, 40 kategoria badira gutxienez 20 minutu iraunduko du. Froga hasi baino lehen, partaideei frogaren helburua eta nondik norakoak azaldu behar zaizkie. Ondoren, partaide bakoitzari kategoria ezberdinen txartelak nahastuta eman behar zaio.


Azkenik, emaitzen analisi kualitatiboa edo kuantitatiboa egin daiteke, bilatu nahi denaren arabera. Kualitatiboan partaideek froga egiten dutenean aztertuko da eta kuantitatiboan, ordea, ateratzen diren emaitzak aztertuko dira. Azken honetan, emaitzak grafiken bidez irudikatuko dira informazioaren arkitektoaren interpretazioa laguntzeko.

Durangoko Krimenaren Historia Zentroa

Miriam JUARISTI

Zentroa hau nazioarteko komunitate zientifiko osoari dago zuzenduta, krimenaren historia on-line eran ikertzea, dokumentatzea eta hedatzea du helburu. Durangon hau izatearen arrazoia herriaren iraganean aurki daiteke, XV. mendean hain zuzen ere. Mende horretan, Durangok, mugimendu heretikoaren sorrera eta garapena ezagutu zituen Frai Alonso de Mellaren fidaritzapean. Heresiaren zantzuak XVI. mendearen hasiera arte iraun zuen Durangaldean. Lantresna eskura erraza da Krimenaren Historia Zentroa kriminalitatean, desbideraketa, sistema penala, delinkuenteak, etab. aztertu nahi dituzten ikerlarientzat.

Gehienbat kontuan izango dena Erdi Aroko (V-XV mendeak) kronologia, baina baita kronologia Modernoa (XVI-XIX mendeak) ere. Gaur egun, ondare historikoaren ezinbesteko gai bihurtu da; honen adierazgarri dira doktoretza-tesiak, argitaratzen diren monografiak, artikulu espezializatuak eta batzar zientifikoak besteak beste.

Ikerlariek dokumentuen transkripzioak bidal ditzakete zentro honetara, honako edizio eta transkripzio arauak kontuan hartuz: artxiboa, izenpea, dokumentuaren izenburua, data, dokumentua egin izan deneko lekua, dokumentu tipoa (auzia, gutuna, ordenantza...), dokumentuaren deskripzio fisikoa (letra tipoa, neurriak, kontserbazio egoera), aurreko publikazioak edo edizioak, edukiaren laburpena eta dokumentua transkribatzerako orduan jarraitutako arauen deskripzioa.

Durangoko Krimenaren Histoira Zentroak honako bibliografia hau biltzen du, besteak beste:

  • Orokorra
  • Biolentzia (lesioak, hilketan, erailketak...)
  • Ohorearen aurkako delituak
  • Sexu-delituak (bortxaketak, intzestua...)
  • Ondarearen aurkako delituak (lapurreta, pirateria...)
  • Erlijioaren aurkako delituak (sorginkeria, heresia...)
  • Lesa maiestateko krimenak (traizioak)
  • Orden publikoa (polizia, jokoa, marjinatuak...)
  • Sistema penala

lunes, 14 de mayo de 2012

Hemeroteca Plus

Miriam JUARISTI


Hemeroteka bat egunkariak eta aldizkariak gordetzen dituen liburutegi bat da. Gure artean dagoen eta gertuenetarikoa den horietako bat da Hemeroteca Plus.  Hemeroteca Plus-eko 2004tik gaurdainoko euskal prentsara sartzeko modua ematen digu. Kontsultatzeko moduak anitzak dira: izenburuaren arabera, dataren arabera, gaiaren arabera, eduakiaren arabera.

Hemeroteka Plus-en aurki daitezkeen egunkariak:
  • Deia
  • El correo
  • El diario Vasco
  • Berria
  • Diario de Noticias de Álava
  • El Mundo
  • El País 
  • Gara 
  • Le journal du Pays Basque
  • Noticias de Guipuzkoa (2005etik aurrera)
  • Zabalik (2004-2005)



Hemeroteca Plus erailtzeko oso erraza den tresna baliagarria da. Sistema honen abantailetako bat artxiboak PDF formatuan jasotzen direla da, edozein ordenagailutan inolako arazorik gabe zaldu ahal izateko. Gehienbat liburutegiei eta irakaskuntzari zuzenduta dagoen tresna da Hemeroteka Plus.

EuroVoc

SAGARMENDI FREIRE, Leire




Eurovoc, Europar Batasuneko thesauro eleanitza da. Bere lehenengo funtzioa, Europar Batasuneko instituzioek sortzen duten informazio dokumentalaren tratamendua da. Honen helburua, informazio dokumentalak era eraginkor batean kudeatzea eta erabiltzaileei, lexiko kontrolatu bat erabilita, bilaketa dokumentalak egiten utzitzea da.

Thesaurus honek, dokumentuak gaiaren arabera antolatzen ditu eta ondorioz, Europar Batasunaren datu dokumentalak kontsultatzeko modua errazten dio erabiltzaileari. Lehen aipatu bezala, eleanitza da, beraz, erabiltzaileek haien hizkuntza erabili ahal izango dute dokumentuak bilatzeko. Baita ere, Eurovoc hiztegi elebiduna dela kontsidera daiteke.

Eurovoc-ek 21 gai-eremu ditu, politika, nazioarteko harremanak, europakor erkidegoa, zuzenbidea, bizitza ekonomikoa, truke ekonomiko eta merkataritzakoak, finantza-gaiak, gizarte-gaiak, hezkuntza eta komunikazioa, zientzia, enpresa eta lehia, lana eta enplegua, garraioa, ingurumena, nekazaritza, bagogintza eta arrantza, nekazaritzako elikagaien sektorea, ekoizpen, teknilogia eta ikerketa, energia, industria, geografia eta azkenik, nazioarteko erakundeak. Lehen esan bezala, Eurovoc eleanitza da, hain zuzen ere, 21 hizkuntza ofizialetan dago: Bulgariera, gaztelania, txekiera, daniera, alemana, estoniera, grekoa, ingelesa, frantsesa, italiera, letonieta, lituaniera, hungariera, nederlandera, poloniera, portugesa, errumaniera, eslovakiera, esloveniera, finlandiera eta suediera.

Abantail eta desabantailak
Eurovoc erabiltzearen abantailak:
  • Indexazio lexikoaren normalkuntza terminologikoa. Honek, bilaketa dokumentalean zehaztasun handiagoa eskaintzen du.
  • Eleaniztasuna. Honek dokumentuen alabidetzen duena da, indexazioa  dokumentalistaren hizkuntzan eta bilaketa erabiltzailearen hizkuntzan.
Eurovoc erabileraren desabantailak:
  • Ez da egokia dokumentu espezializatuak erabiltzeko.
  • Ezin du maila espezifikoko errealitate nazional ezberdinak islatzeko erabili.