Sagarmendi Freire, Leire
Datu-basea, beren artean zerikusia duten datuen bilduma da, ondoren eskuratua izan ahal izateko gordetzen dena. Zentsu honetan, esan dezakegu liburutegia datu-base bat dela, dokumentu eta testuz osatua dagoena. Gaur egun, eta teknologiaren garapenarekin batera, batez ere, informatika eta elektronikan, datu-base gehienak formatu digitalean daude, zeinak datu biltegiratzearen arazoak konpontzen dituen. Informatikan, datu-baseak kudeatzeko sistemak (DBKS) existitzen dira, datuak gorde eta hauek modu erraz eta egituratuan eskuratzea ahalbidetzen duena.
Aplikazio erabilienak, enpresen eta instituzio publikoetarako izaten dira. Baita ere, ingurune zientifikoan oso erabiliak izaten dira, informazio esperimentala gordetzeko helburuarekin.
Datu-base mota ezberdinak aurki daitezke:
Bildutako datuen aldakortasunaren arabera
- Datu-base estatikoak: Datu-base hauek soilik irakurketarako dira, funtsean datu historikoak biltzeko erabiliak, zeinak, ikasteko, proiektuak egiteko, erabakiak hartzeko eta enpresarien inteligentziaren datu analisiak egiteko erabiltzen dira.
- Datu-base dinamikoak: Datu-base hauetan bildutako informazioa denborarekin aldatu egiten da, eguneratze, ezabatze, eta datu gehikuntzak egitea ahalbidetzen duena. Adibidez, enpresa, farmazia, supermerkatu edo bideoklub bateko informazio sisteman erabiltzen diren datu-baseak izan daitezke.
- Datu-base bibliografikoak: Datu-base bibliografiko baten erregistroak, argitalpen zehatz baten autorea, publikazio data, editoriala, titulua, edizioa, etab. azaltzen du. Argitalpen originalaren laburpena eduki ahal du, baina inoiz ez du testu osoa izango, bestela testu osoko datu-base baten aurrean egongo ginateke.
- Testu osoko datu-baseak: Funtsezko iturriak biltegiratzen dira, adibidez, aldizkeri zientifikoen bildumaren edizio guztiaren edukia.
- Direktorioak: Honen adibide bat gida telefonikoak dira, formatu digitalean.
- Informazio kimiko eta biologikoaren datu-base eso "liburutegiak": Kimikatik, bizitzaren edo medizinaren zientzietatik datorren informazio mota ezberdinak biltegiratzen dituzten datu-baseak dira.

No hay comentarios:
Publicar un comentario