jueves, 15 de marzo de 2012

EHUko Leioako kanpusean dokumentazioaren inguruko bostgarren jardunaldiak ospatu dira

JUARISTI, Miriam

Dokumentazioaren inguruko bostgarren jardunaldiak martxoaren 5ean, astelehena, eta martxoaren 6an, asteartea, ospatu ziren. Martxoaren 5ean jardunaldietan parte hartu nahi zutenak goizeko bederatziak aldera bildu ziren Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditoriumean. Bertara sartu baino lehen material banaketa egin zen. 

Jardunaldiei hasiera emateko, Carmelo Garitaonaindiak, Bizkaiko Campuseko Errektoreordeak; Alfonso Uncetak, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanoak eta Begaoña Zalbideak, Kazetaritza Saileko Zuzendariak hitz batzuk esan zituzten bostgarren jardunaldi hauen inguruan.

Irekitzearen ondoren, Javier Echevarria Ezponda, EHUko Ikerbasqueko ikerkuntza irakaslea, igo zen oholtzara eta ordu bete inguruz kosmopolitismoa eta glokalizazioa azaldu zituen gazteleraz. EHUren ikaskuntza eta ikerketarako artxibo digitala (ADDI) izan zen hurrengo gaia. Horretarako, Alcira Macias, Liburutegira egokitutako teknologia berrien arloko arduraduna, eta Maria Fé Rivas, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Liburutegiko laguntzailea, izan ziren auditoriumean ordu erdiz. Hauek ere gazteleraz eman zuten hitzaldia.

Ordu erdiko atsedenaldiaren ondoren, Maite Goñik, Mondragon Unibertsitateko irakasleak, ordu beteko "eraiki zure nortasun digitala" izeneko hitzaldia eman zuen euskaraz. Honen ondoren, Fernando Fernández de Aranguiz Urtegak, Odei S.A.ko dokumentazio-aholkulariak, sare sozial profesionalen inguruan hitz egin zuen gazteleraz, Linkedln, besteak beste. Goizeko jardunarekin amaitzeko, Joseba Martin, Radio Euskadiko kazetari eta EHUko irakasleak, "Euskal kantuak, dokumentazio-iturria: nazioarteko berriak euskaldun musikan (1969-2011)" izeneko hitzaldia eman zuen euskaraz. 14:00etatik 15:30etara bazkaltzeko tartea utzi zen.

Bazkaldu ondoren, goizeko jardunaldietan egon zirenek tailerretan parte hartzeko aukera izan zuten. Lehen eguneko tailerra Matxin itzultzaile automarikoaren erabileraren ingurukoa izan zen, euskaraz eta bi ordu eta erdiko iraupenarekin. Gorka Labaka Intxauspek zuzendu zuen. Honela, asteleneheko jardunaldiak bukatutzat eman ziren.

Asteartean, Lan Harremanen Ubibertsitatea Eskolako hitzaldi aretoan izan ziren jardunaldiak, goizeko bederatzietan hasita. Jon Ordoñez, Berria.infoko arduraduna izan zen lehena. Ordu erdiz, hedabideen eta komunitateen inguruan hitz egin zuen euskaraz. Ondoren, Argia.com atariko erredaktore-burua den Lander Arbelaitzek hitz egin zuen aldaketa garaiak baliatzearen apologiari buruz. Atsedenaldia baino lehen, Hasier Etxeberriak bere ETB1eko Sautrela saioaren inguruan hitz egin zuen.

Atsedenaldiaren ondoren, Silvia Fernández Viguerak, IPES elkarteko Dokumentazio zentroa-Emakumeen Bibliotekako arduradunak, "Emakumeen Dokumentazioa zentroak: mugimendu feminsitaren memoria historikoa" hitzaldia gazteleraz eskeini zuen.  Hitzaldiekin amaitzeko, "Internet & telebista. Bizirik irauteko eskuliburua" izan zen azkena Rubén Sanchezen, Fasctoria Crossmediako eta Nickdutnik telebistako zuzendariaren, eskutik; gazteleraz izan zen.

Bazkal osteko astearteko azken tailerra Galder González Larrañagak, eu.wikipediako egileak, zuzendu zuen. Wikipedia zer den eta bertan nola idatzi behar den azaldu zuen. Honekin eman zitzaien amaiera dokumentazioari buruzko bostgarren jardunaldiei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario