domingo, 18 de marzo de 2012

Markatzaile sozialak: Delicious

LLORENTE, Ane 

Interneten dagoen informazio eskaintza zabala da, eta bertan nahi dugun informazio fidagarria bilatzea zaila da. Horretarako, bakoitzak nabigatzen duenean zerrendak egiten ditugu, hau da, webgune erabilgarriak edo konfiantza eskeintzen dutenak, baita esteka interesgarriak ere. Markatzaile sozialen bitartez, ez dago erabiltzailearen ordenagailuan gordetzeko beharrik, zuzenean sarera eramaten direlako. Interneteko konexioren bidez edozein lekutako ordenagailuetatik gordetako webguneak gaiaren arabera sailkatuta eskuratu eta beste erabiltzaile batzuekin banatu ahal dira.

Markatzaile sozialen zerbitzu asko daude, Delicious erabiltzeko erreza eta hedatuena da. Delicious-ek informazio asko dauka bilduta eta baita informazio hori elikatzeko sare sozial zabala ere.
Delicious ingelesez “gozoa” esan nahi du. Honek webgune gustokoenak gordetzeko balio du, hau da, markatzaile sozialak kudeatzeko zerbitzua da. Nabigatzailean gordetako webguneak bertan gehitzeko aukera ematen du. Gordetako linkak etiketa-sistema batekin ordenatzeko aukera ere ematen du. Gainera, webguneak gordez gain, beste pertsonekin konpartitu ahal dira eta jakin zenbat pertsona gorde duten webgune hori. Erabiltzaile askok web orrialde bat gordetzen badute, baliteke horrek zerbait interesgarria duela. Delicious-en gordetako informazioa interneteko konexioa duen edozein ordenagailutik ikus daiteke. Delicious erabiltzea oso erreza da. RSS jarioen bitartez sindikazioaren aukera ematen du eta gainera nabigatzaile barran webguneak gordetzeko aplikazio bat instalatu ahal da.

Delicious-en historia
Zerbitzuak 2003tik funtzionatzen du. 2005eko abenduaren 9an Yahoo enpresak bereganatu zuen. 2008ko uztailan 2.0 bertsioa jaurti zuen, aldaketa garrantzitsuak sartu zituena, esaterako izenaren aldaketa (lehen del.icio.us deitzen zen) edo interfaze berri bat. 2010eko abenduan, Yahoo-k zerbitzua salmentan jarriko zuela jakinarazi zuen. Azkenean, 2011ko apirilaren 27an saldu zen, AVOS enpresari eta Youtube-ren fundatzaileen enpresari.

Gehiago jakiteko:

Zer da Delicious?

Delicious erabiltzeko tutoriala

No hay comentarios:

Publicar un comentario