
SAGARMENDI FREIRE, Leire
Flickr web orrialde bat da eta bertan, argazki eta bideoak metatzen dira. Web orrialde honen bidez, argazki eta bideoak metatu, antolatu, bilatu eta partekatu dezakegu. Milioika pertsonak erabiltzen dute Flickr web orrialdea, gehienbat blog erabiltzaileek, flickrrek argazki biltegi bat bezala balio duelako. Flickr-ek ere etiketak erabiltzen ditu eta asteko argazki hoberenen argitalpena egiten du. Erabiltzaileek, haien mugikorretatik, posta elektronikotik, etab. igo gitzakete argazkiak. Behin argazkiak igota, hauek antolatu daitezke, albumetan, argazki jokoetan sarturik eta etiketak jarriz. Argazkiak editatuak izan daitezke, argazki erakargarriagoak lortzeko edota hobeagoak ere. Flickr 8 hizkuntzatan erabilgarri dago.
Flickr Ludicorp enpresagatik garatua izan zen eta enpresa honek 2004an argitara eman zuen. Flickr hasiera batean txat baten oinarritzen zen eta honekin batera argazkiak trukatu ahal zenituen. Denbora pasa ahala, Flickr erabiltzaileek haien argazkiak igotzeko erabileran oinarritu zen eta honek zuen txata desagertu egin zen. 2005ean Yahoo! enpresak, Ludicorp enpresa bereganatu zuen eta honekin batera Flickr web orrialdea ere.
Flickr-ek bi bertsio ditu, bata ordaindua, "pro" izena duena, eta bestea doakoa. Bertsio doakoa dutenek, hilero bi bideo eta 100MB argazki igo ditzakete. Aldiz, "pro" bertsioa, hau da, doakoa dutenek, biltegiratze mugagabea dute, halere, hauek hilero 25€ ordaintzen dute.
FLICKR PROFESIONALA?
Flickr oso ezaguna izan arren, enpresen munduan oso gutxi erabiltzen da. Azoietako bat da, Flickrrek eskatzen duela, helburu komertzialekin ez erabiltzea, ezin baita produktu, zerbitzu edo zu zeu saldu. Honek mugatu egiten du enpresa batek eman ahal dion erabilpena, baina horrek ez du baliogabetzen. Hala ere, helburu honi malgutasun apur bat eskaintzen dio, batez ere "pro" bertsioa erabiltzen bada, ordaindua. Ez du zuzeneko salmenta egiten utziko, baina bai argazkiak igotzea, haien produktu eta zerbitzuak iradokitzea.
Enpresentzako abantailak:
- Ikastaldi eta ezagutza kudeaketa: Flickrrek argazki askotara heltzea ahalbidetzen du, era eraginkorragoan partekatzea.
- Komunitateak sarean: Enpresa batzuk Flickr erabiltzen ari dira haien kideen batzar edo jarduerak partekatzeko.
- Hedapen eta Marketing-a: Flickrrek enpresari lagundu diezaioke ikuspen handiagoa izaten, haien produktuen argazkiak argitaratzen edo baita antolatzen dituzten jarduerak eta gertaerak.








