lunes, 23 de abril de 2012

Bertsolaritzaren datu-basea

JUARISTI, Miriam

Bertsozale Elkartearen Xenpelar Dokumentazio Zentroaren egitasmo teknologiko bat da datu-base hau. Honen helburua bertsolaritzaren inguruko edukiak internet bidez gizarteratzea eta maila guztietako ikerkuntza bultzatzea da. Oraindik webgunean dagoena berrikuntza teknologiko baten hasiera besterik ez da, ta etorkizunean zentroan dauden atal guztietako dokumentazioaren berri eman eta dokumentu digitalen publikazio zabal bat eskaini nahi da. Euskal Herri osoan zehar bertsolaritzaren inguruan egindako dokumentazio bilketaren gizarteratze-tresna izango da.

Bertsolaritzaren ondare bildu, antolatu eta gizarteratu egiten du Xenpelar Dokumentazio Zentroak. Aurreko hogei urteetan zehar era analogikoan gorde zena, herritarrei gaur egungo teknologien bidez eskeini nahi zaie. 

Gaur egun bertsolaritzaren datu-base honek eskeintzen duena zera da: agenda, hurrengo hilabeteetan dauden bertsolaritzaren inguruko ekintzen berri emateko; biografia, bertsolaritzaren munduarekin zerikusia duten edo izan duten pertsonen biografiak,  bertsolariak eta gai-jartzaileak besteak beste; aldizkako ekitaldiak, txapelketen inguruko berriak emateko; doinutegia, bertsolaritzan erabiltzen diren edo erabili izan diren doinuak bilatzeko herraminta; bertsoak, bertsoak bilatzeko aukera ematen duen tresna eta, azkenik katalogoa, grabatutako saioen katalogoa. 

Bertsolaritzaren datu-basea euskeraz, gazteleraz, frantsezez eta ingleses ikus daiteke. Datu-basearen esteka: http://bdb.bertsozale.com/



No hay comentarios:

Publicar un comentario