SAGARMENDI FREIRE, Leire
LinkedIn sare sozial bat da, izaera profesionala duena, non milioi bat pertsonek informazio pertsonala eta batez ere, profesionala partekatzen duten. Sare sozial profesional honen helburua, kontaktu sare bat sortzea da, zeinaz elkarrizketak izan ahal dituzun elkarren artean laguntza emateko, zerbitzuak eskaintzeko, negozioak egiteko edo aliantza estrategikoak sortzeko.Sare sozial honetako erabiltzaileen profila curriculum online-a da, eta aldi oro eguneratu dezakezu informazioa. Erabiltzaileak, profil horien bidez, sareak eta kontaktuak sortu ahal ditu. Pertsonen informazio profesionala izatera enfokatuta dago, ez baitu beste sare sozial batzuk dituzten funtzionaltasunak, ez argazkiak igo, bideoak igo, ezta kolore, diseinu eta profileko formatua pertsonalizatu. LinkedIn-ek pribatizazio arau zorrotzak jarraitzen ditu, non burututako konexio guztiak elkar konfirmatuak diren eta pertsonak LinkedIn-eko sarean agertzen dira, soilik, haien onarpen esplizituarekin.


Zertarako balio du LinkedIn-ek?
- Adituak, ideiak eta aukerak bilatzeko. Enpresa eta lanpostuak bilatzeko, Networking profesionala egiteko eta gomendatzeko eta gomendatua izateko.
- Mintzatu eta ezagutza partekatu. Intereseko taldeak aurkitu eta haien parte izateko, galderak erantzun eta planteantzeko eta edukiak argitaratzeko.
- Lagunekin eta laneko kideekin kontaktuan mantentzeko. Kontaktuen agenda osatu bat sortzeko.
Era honetako sare sozial baten lanean hasi baino lehenago, kontuan hartu behar da:
- Kontaktuen sarea, interes profesionalen arabera sortu behar da.
- Profila maximora optimizatu behar da bilaketen eragileen erantzun bezala agertzeko.
- Langilea izan behar da eta besteen arazoak konpontzen parte hartu behar da. Taldeetara batu eta informazioa, ezagutza, etab. partekatu.
- LinkedIn-ek eskaintzen dituen aplikazioak erabili beste sare sozial batzuekin batzeko, adibidez, Twitter.
- Beti egia esatea. Ibilbide profesionala, betetako karguak, burututako ikasketak edo lortutako lorpenak ez puztea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario