domingo, 29 de abril de 2012

Sailkapen Hamartar Unibertsala

LLORENTE, Ane

Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU) liburutegietan dokumentuak sailkatzeko sistema bat da. SHU-ren bereizgarritasunak: unibertsala, hierarkikoa, sintetikoa eta dimentsio askotarikoa izatea.  Hori dela eta, sistema erabiliena bihurtu da, nahiz eta bakarra ez izan. Sailkapen Hamartar Unibertsala, munduan liburu-sailkapen era onartuena da. Izan ere, sailkapen onak egiteko oinarrizko baliabidea da. Horregatik, edozein ikerlari, editore, autore, dokumentalari edota bibliotekarirentzat oinarrizko tresna bihurtu da. Edozein liburutegi edota dokumentazio zentrotan erabiltzeko oinarrizko balorea betetzen du. 

Melvil Dewey liburuzain estatubatuarrak Dewey Sailkapen Hamartarra (DSH) garatu zuen, 1873. urtean. Hori da gaur egungo Sailkapen Hamartar Unibertsalaren aintzindaria. 1892. urtean Deweyek Paul Otlet eta Henri Lafontaine belgikarriei bere sistema itzultzen utzi zien, haien Bibliografia Katalogo Unibertsalaren proiekturako. Hauek itzultzeaz gain, aldaketa garrantzitsuak egin zituzten eta horrela sortu zen eguneko Sailkapen Hamartar Unibertsala. Hau horrela sailkatzen da:

0- Oinarriak. Zientzia eta Ezagutza. Antolakuntza. Informazioa. Dokumentazioa. Entziklopediak. Bibliotekonomia. Instituzioak. Dokumentuak eta publikazioak.

1- Filosofia. Psikologia.

2- Erlijioa. Teologia.

3- Gizarte zientziak. Estatistika. Politika. Ekonomia. Merkataritza. Zuzenbidea. Gobernua. Gai militarrak. Gizartearen ongizatea. Aseguruak. Irakaskuntza. Folklorea.

4- (Hutsik)

5- Matematika. Natur zientziak.

6- Zientzia aplikatuak. Medikuntza. Teknologia.

7- Arte ederrak. Jokoak. Ikuskizunak. Kirolak.

8- Hizkuntza. Hizkuntzalaritza. Literatura.

9- Geografia. Biografiak. Historia.

Talde bakoitzak beste hamar azpitaldeetan banatzen da eta gero horiek berriz beste azpitaldeetan mugarik gabe, sailkapen hamartarra delarik.


SHU eta DSS-ren arteko ezberdintasunak 
  • SHU-a garatzen joan da eta batez ere latindar herrialdeetan aplikatu da, DSS-a, ordea, herrialde anglosaxoietan erabiltzen da. 
  • SHU-a DSS-a baino zailagoa da erabiltzen.
  • SHU-an maila bat hutsik gordetzen da (laugarrena), etorkizunean ager daitezkeen beharrak asetzeko; DSS-an, berriz, digitu guztiak erabiltzen dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario