LLORENTE, Ane
Dokumentazio bat erabiltzeko ezinbestekoa da hori aipatzea, sinesgarritasuna ematen diolako lanari. Dokumentu bat aipatzerakoan kontutan izan behar da zein motako erreproduzio lizentzia duen. Eskubide erreserbatuak baditu, legalki eta etikoki informazioaren egileari baimena eskatu behar zaio edukia erabiltzeko. Honi copyright deritzo. Publikoak diren beste lizentzia mota batzuei copyleft esaten zaie.
| Copyright sinboloa |
Copyright zuzenbide anglosaxoian erabiltzen den terminoa da eta honek lana soilik babesten du. Egile eskubidea frantziar zuzenbidetik dator eta honek egilea babesten du. Egile eskubidearen jabeak eskubide hauek ditu:
- Lanaren kopiak egin eta saldu
- Lana ereduz hartuz beste lanak egitea
- Lanak publikoki aurkeztea eta interpretatzea, ikus-entzunezko produkzioetan batez ere
Egile eskubide motak:
- Ondare eskubideak: Hauek egilearen heriotza gertatzen denetik aurrera dira. Europar zuzenbidean, egilearen heriotza gertatu eta 70 urteetara ematen da. Gero, publikoa egiten da.
- Eskubide moralak: Egileak dituen eskubide iraunkor eta utziezinak, hauek betiko izango dira.
- Eskubide konexoak (lotuak): Hauek egilea ez den pertsonak babesten ditu; hau da, artistak, interpreteak, itzultzaileak, editoreak, produktoreak...
- Erreprodukzio eskubideak: Hauek laguntzen diote egileari bere lanaren kopiak besteek egin ez dezaten.
- Komunikazio publikoaren eskubidea: Eskubide honen bidez egileak baimena ematen du bere lana publikoki egiteko; zuzenean errepresentazteko, adibidez.
- Itzultzaile eskubideak: Lan bat itzultzeko lanaren jatorrizko jabearen baimena eduki behar da.
Espainian Propietate Intelektualaren legea izenaz ezagutzen da ordenamendu juridikoak egile eskubidea izendatzen duena. Lege hau 1987.urtean egin zen, baina geroago erreforma batzuk izan ditu. Gaur egun, legean oinarriturik, egile bakar baten kasuan lanaren ustiapen eskubideak egilearen bizitza osoan zehar mantentzen dira eta baita egilea hil eta 70 urte gehiago. Egile bat baino gehiago daudenean (elkarlanean) 70 urteak azken egilearen heriotzatik zenbatzen dira. Beste kasuetan (ezizenez edo anonimoak direnean) urteak argitaratze datatik zenbatzen dira.
Copyleft terminoa jatorriz informatikako esparrua erabiltzen zen, software libre kontzeptuarekin lotuta zegoen. Baina, gaur egun sortze intelektualarekin zerikusia duen beste esparruetara hedatu da; hala nola, literatura eta musika. Copyleft kontzeptua 70. hamarkadan erabiltzen hasi zen copyright-ekin alderatzeko. Kontzeptu berri hau sortu zen copyright-en umorezko karikatura bezala eta baita ere sortze eta hedapen askatasuna bermatzeko.
![]() |
| Copyleft sinboloa |
Copyleft egile eskubidea gauzatzeko praktika lanen kopien eta bertsioen banaketa askean datza, eta eskubideak berdinak dira bertsio aldaketak dituzten lanetarako. Honen aldekoek hau proposatzen dute editoreen praktika tradizionalaren ordez, hauek ondare eskubidez baliatzen direlako egileak eta haien obren kudeaketarako. Horrela, egileari lana askatzeko aukera ematen zaio, edozein lizentzia libre erabiliz. Copyleft fundazioa artea, kultura eta zientzia babestu eta sustatzeko hasi zen, copyleft lizentzien pean.
Creative Commons irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakundea da 2001ean sortua. Honek sormenaren legislazio eta teknologiak eratutako oztopo legalak murrizteko planak garatzen ditu. Lawrence Lessig-ek, zuzenbideko irakasleak Stanford unibertsitatean, sortu zuen eta bertan 2008ra arte egon zen zuzendari. Creative Commons lizentziak copyright-en lizentzia batzuk dira.
Richard Stallman
Richard Matthew Stallman Manhattan, New York-en, jaio zen 1953. urtean. Programatzaile eta software librearen aldeko mugimenduaren fundatzailea da. Programatzaile esparruan hainbat aurrerapen lortu ditu, GNU proiektua adibidez. Dena den, ezaguna da batez ere software librearen mugimenduan marko moral, politiko eta legala ezarri duelako. Baita ere Copyleft kontzeptuaren (ez terminoa) sortzailea delako.
Gehiago jakiteko eta link/bideo interesgarriak:
¡Copiad, malditos! dokumentala: Lehen edukia Creative Commons-en lizentziaren pean TVEn emititzen dena eta webgunean libreki deskargatu ahal dena http://www.rtve.es/alacarta/videos/el-documental/copiad-copiad-malditos-codecmaster-web-169/1075737/
Copyleft fundazioa: http://fundacioncopyleft.org/
Creative Commons: http://creativecommons.org/

No hay comentarios:
Publicar un comentario