LLORENTE, Ane
Liburutegi digitala edo birtuala interneten hainbat formatutan, normalean pdf, dagoen informazio biltegia da. Bertan, informazioa edozeinentzat eta nahi denean eskuragarri dago. Normalean, liburutegi hauetan ohiko liburutegietako (fisikoa) dokumentuak digitalizatuta daude. Blog sarrera honetan liburutegi digitalen adibide batzuk aipatuko ditut.
Espainiako Gobernuaren Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak bere webgunean liburutegi digitalen sorkuntza sustatzen du ondorengo irizpide hauen arabera:
- Aldez aurretiko baldintza izango da dokumentuak on line kontsultatzeko erraztasuna, herritarrek, ikertzaileek eta enpresek informaziotik atera ditzaketen onurak ahalik handienak izan daitezen
- Bilduma analogikoen digitalizazioa informazioaren gizartean gehiago erabil daitezen
- Zainketa eta biltegiratzea etorkizuneko belaunaldiek material digitala eskura izan dezaten eta eduki baliotsuen galera eragozteko
Laburbilduz, digitalizazio proiektu honen helburua Espainiako Ondarera heltzeko erraztasunak ematea eta edukien zainketa bermatzea da. Bertan lau liburutegi digital bereizten dira: Prentsa Historikoa, Ondare Bibliografikoa, Hispana eta Ondare Digitala Gordetzeko Jardunaldiak.
Prentsa Historikoa
Espainiako erakunde eta liburutegietan (publiko zein pribatu) dauden fondo bibliografikoak digitalizatu dira. 1753 eta 2011 urteen arteko aleak dira. Honen helburua prentsa historikoa eskuragarriagoa egitea eta babestea da. Digitalizazio proiektu hau Espainian egin den nagusienetarikoa da eta nazioarteko mailan pisu handia dauka, bai tamainagatik bai funtzionaltasunengatik.
Bilaketak egiteko hainbat tresna daude: bilaketa orokorra, arloka, dataren arabera, goiburuaren arabera eta lekuaren arabera. Baita ere Prentsa Historikoaren barnean bi azpitalde daude: Aldizkari Kulturalak eta Prentsa Klandestinoa. Lehenengoa gaur eguneko aldizkariez osatuta dago eta bertan bilaketak autorearen izenaren, dataren gaiaren edo tituluaren arabera egin daitezke. Prentsa Klandestinoa Espainiako Alderdi Komunistaren artxiboan zeuden dokumentuak digitalizatu dituzte, 1932 eta 1976 urteen bitartean hainbat herrialdeetan ezkutuan argitaratutakoak.
Dokuklik
Dokuklik Euskal Herriko XIII. eta XX. meendeetako sei milioi dokumentu eta argazki eskeintzen dituen bilatzailea da. Irargi-n, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroan, dauden dokumentu guztiak digitalizatu dira eta baita beste erakunde, fundazio, familia eta partikularren dokumentuak daude bertan. Dokuklik hiru zatitan banatzen da: Badator, Erregistro Sakramentalak eta Salazar eta Castro bilduma. Badator Euskal Autonomia Erkidegoko artxiboetako dokumentazioa kontsultatzeko sistema da. Luis de Salazar eta Castro kronistaren (1658-1734) bilduma Europako XVIII. mendeko erudizioaren altxorretako bat da. Ia 60.000 idazpen deskribatzaile ditu, eta indizeak 49 liburuki betetzen ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario