viernes, 18 de mayo de 2012

Eustat


Saioa Martinez

Eustat  Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, estatistikak lantzen ibiltzen dena. 1986ko azaroaren 25ean sortu zuten eta  Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailari atxikia dago. Eustaten egitekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko gizartearen eta ekonomiaren gaineko estatistika informazio ofiziala bildu, aztertu eta hedatzea. Gainera, ikerketa eta garapenean, prestakuntzan eta laguntza metodologikoan aritzen da, unibertsitateekin, estatu-erakundeekin eta Eurostatekin lankidetzan.

Eskaintzen dituen zerbitzuak:
-Informazio zerbitzua
-Neurrira egindako informazio estatistikoen eskariak
-Estatistiken informazioa, webgunean
-Datu-bankua
-Argitalpenen salmenta
-Aholkularitza metodologikoa

Zenbait atal ezberdinetan zatitzen da, datuak ordenatuak egoteko eta ongi bilatu ahal izateko. Hauek dira dituen guneak:
-Biztanleria ( Familiak, Biztanleriaren mugimendua, Biztanleria proiekzioak eta Demografi adierazleak )

-Ekonomia ( Kontu ekonomikoak eta Sektore publikoa, Lehen sektorea, Industria eta Energia, Eraikuntza, Etxebizitzak eta Eraikinak, Zerbitzuak eta Turismoa, Enpresak eta establezimenduak, Prezioak eta soldatak, Etxeguneen kontsumoko gastua eta Kanpo merkataritza )

-Gizartea ( Lan merkatua, hezkuntza, Euskara, kultura, gaztedia, osasuna, gizarte ohiturak eta errenta, gizarte babesa, hauteskundeak, justizia )

-Lurraldea eta ingurunea ( Ezaugarri geografikoak, lurralde eta plangintza, klimatologia eta ingurumena )

-Informazioaren gizartea, I+G+b









jueves, 17 de mayo de 2012

Artium


Saioa Martinez

Artea da zure hobietako bat? Artista izan nahi zara? Arte ikaslea zara? Artium Online katalogoari esker artearekin zerikusia duten gaiak aurkitu ditzazkezu.

Artium Museoa edo Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa Gasteizen dagoen arte garaikideko zentro-museoa da. 2002ko apirilaren 26aninauguratu zen, eraikinaren jabetza Arabako Foru Aldundiarena delarik. Eraikinaren diseinuaren egilea Jose Luis Caton arkitektoa da, Arabako Foru Aldundiko Arkitektura Zerbitzuko Proiektu Saileko zuzendaria.

Edonori zabalik dagoen liburutegi eta dokumentazio-zentro bat ere eskaintzen du.

Artium Liburutegia

75.000 erreferentzia baino gehiagoz osastuta dago museoaren liburutegia. Hauen artean, monografiak, esposizio katalogoak, artisten dossierrak, kartelak eta ikus-entzunezko materiala aurkitu daiteke. Dokumentazio tresna bezala erabiltzeaz aparte, erabiltzaileen erabilpen librea uzten du.

Artearen inguruko dokumentuak dira gehien batean. Bere orrian, arte obrak aurkitu daitezke. Adibidez, jakin dezakegu zenbat obra dituen Eduardo Chillidak museo honetan. Era berean, jakin dezakegu zein da bere obrarik zaharrena, noiz nori eta non erosi zioten museokoek obra... Hori dela eta, artearen inguruan dokumentatu behar bada, leku hau aproposena da. 

Informazio gehiago nahi izan ezkero: http://www.artium.org/Default.aspx

miércoles, 16 de mayo de 2012

Card Sorting

LLORENTE, Ane 

Card sorting edo txartelen antolaketa edukiak kategorizatzeko teknika da. Teknika honen bidez webgune baten antolaketa egiten da gaiak txarteletan jarriz eta erabiltzaileek erabakitako irizpideen arabera. Horrela, webgune horren nabigazioa errazten zaie erabiltzaileei. Bi card sorting mota daude, irekia eta itxia. Irekian erabiltzaileak kategoriak libreki elkartzen dituzte nahi dituzten multzoetan. Itxian, ostera, multzoak aurretik zehaztuta eta etiketatuta daude eta erabiltzaileek soilik zehaztuta dauden kategoriak multzoetan sailkatu behar dituzte. Hortaz, lehenengoa kategorien sailkapena egokia zein den jakiteko erabiltzen da eta bigarrena sailkapena egiaztatzeko erabiltzen da, hau da, erabiltzailearentzako ulergarria den ala ez.


Card sorting egiteko prozesua 
Lehenengo pausua frogaren parte-hartzaileak aukeratzea da, 5 gutxienez. Hau egiteko kontutan izan behar da partaideek webgunearen publiko objetiboarekin ezaugarri komunak izan behar dituztela. Frogaren iraupena kategorien kopuruaren arabera izango da, 40 kategoria badira gutxienez 20 minutu iraunduko du. Froga hasi baino lehen, partaideei frogaren helburua eta nondik norakoak azaldu behar zaizkie. Ondoren, partaide bakoitzari kategoria ezberdinen txartelak nahastuta eman behar zaio.


Azkenik, emaitzen analisi kualitatiboa edo kuantitatiboa egin daiteke, bilatu nahi denaren arabera. Kualitatiboan partaideek froga egiten dutenean aztertuko da eta kuantitatiboan, ordea, ateratzen diren emaitzak aztertuko dira. Azken honetan, emaitzak grafiken bidez irudikatuko dira informazioaren arkitektoaren interpretazioa laguntzeko.

Durangoko Krimenaren Historia Zentroa

Miriam JUARISTI

Zentroa hau nazioarteko komunitate zientifiko osoari dago zuzenduta, krimenaren historia on-line eran ikertzea, dokumentatzea eta hedatzea du helburu. Durangon hau izatearen arrazoia herriaren iraganean aurki daiteke, XV. mendean hain zuzen ere. Mende horretan, Durangok, mugimendu heretikoaren sorrera eta garapena ezagutu zituen Frai Alonso de Mellaren fidaritzapean. Heresiaren zantzuak XVI. mendearen hasiera arte iraun zuen Durangaldean. Lantresna eskura erraza da Krimenaren Historia Zentroa kriminalitatean, desbideraketa, sistema penala, delinkuenteak, etab. aztertu nahi dituzten ikerlarientzat.

Gehienbat kontuan izango dena Erdi Aroko (V-XV mendeak) kronologia, baina baita kronologia Modernoa (XVI-XIX mendeak) ere. Gaur egun, ondare historikoaren ezinbesteko gai bihurtu da; honen adierazgarri dira doktoretza-tesiak, argitaratzen diren monografiak, artikulu espezializatuak eta batzar zientifikoak besteak beste.

Ikerlariek dokumentuen transkripzioak bidal ditzakete zentro honetara, honako edizio eta transkripzio arauak kontuan hartuz: artxiboa, izenpea, dokumentuaren izenburua, data, dokumentua egin izan deneko lekua, dokumentu tipoa (auzia, gutuna, ordenantza...), dokumentuaren deskripzio fisikoa (letra tipoa, neurriak, kontserbazio egoera), aurreko publikazioak edo edizioak, edukiaren laburpena eta dokumentua transkribatzerako orduan jarraitutako arauen deskripzioa.

Durangoko Krimenaren Histoira Zentroak honako bibliografia hau biltzen du, besteak beste:

  • Orokorra
  • Biolentzia (lesioak, hilketan, erailketak...)
  • Ohorearen aurkako delituak
  • Sexu-delituak (bortxaketak, intzestua...)
  • Ondarearen aurkako delituak (lapurreta, pirateria...)
  • Erlijioaren aurkako delituak (sorginkeria, heresia...)
  • Lesa maiestateko krimenak (traizioak)
  • Orden publikoa (polizia, jokoa, marjinatuak...)
  • Sistema penala

lunes, 14 de mayo de 2012

Hemeroteca Plus

Miriam JUARISTI


Hemeroteka bat egunkariak eta aldizkariak gordetzen dituen liburutegi bat da. Gure artean dagoen eta gertuenetarikoa den horietako bat da Hemeroteca Plus.  Hemeroteca Plus-eko 2004tik gaurdainoko euskal prentsara sartzeko modua ematen digu. Kontsultatzeko moduak anitzak dira: izenburuaren arabera, dataren arabera, gaiaren arabera, eduakiaren arabera.

Hemeroteka Plus-en aurki daitezkeen egunkariak:
  • Deia
  • El correo
  • El diario Vasco
  • Berria
  • Diario de Noticias de Álava
  • El Mundo
  • El País 
  • Gara 
  • Le journal du Pays Basque
  • Noticias de Guipuzkoa (2005etik aurrera)
  • Zabalik (2004-2005)



Hemeroteca Plus erailtzeko oso erraza den tresna baliagarria da. Sistema honen abantailetako bat artxiboak PDF formatuan jasotzen direla da, edozein ordenagailutan inolako arazorik gabe zaldu ahal izateko. Gehienbat liburutegiei eta irakaskuntzari zuzenduta dagoen tresna da Hemeroteka Plus.

EuroVoc

SAGARMENDI FREIRE, Leire




Eurovoc, Europar Batasuneko thesauro eleanitza da. Bere lehenengo funtzioa, Europar Batasuneko instituzioek sortzen duten informazio dokumentalaren tratamendua da. Honen helburua, informazio dokumentalak era eraginkor batean kudeatzea eta erabiltzaileei, lexiko kontrolatu bat erabilita, bilaketa dokumentalak egiten utzitzea da.

Thesaurus honek, dokumentuak gaiaren arabera antolatzen ditu eta ondorioz, Europar Batasunaren datu dokumentalak kontsultatzeko modua errazten dio erabiltzaileari. Lehen aipatu bezala, eleanitza da, beraz, erabiltzaileek haien hizkuntza erabili ahal izango dute dokumentuak bilatzeko. Baita ere, Eurovoc hiztegi elebiduna dela kontsidera daiteke.

Eurovoc-ek 21 gai-eremu ditu, politika, nazioarteko harremanak, europakor erkidegoa, zuzenbidea, bizitza ekonomikoa, truke ekonomiko eta merkataritzakoak, finantza-gaiak, gizarte-gaiak, hezkuntza eta komunikazioa, zientzia, enpresa eta lehia, lana eta enplegua, garraioa, ingurumena, nekazaritza, bagogintza eta arrantza, nekazaritzako elikagaien sektorea, ekoizpen, teknilogia eta ikerketa, energia, industria, geografia eta azkenik, nazioarteko erakundeak. Lehen esan bezala, Eurovoc eleanitza da, hain zuzen ere, 21 hizkuntza ofizialetan dago: Bulgariera, gaztelania, txekiera, daniera, alemana, estoniera, grekoa, ingelesa, frantsesa, italiera, letonieta, lituaniera, hungariera, nederlandera, poloniera, portugesa, errumaniera, eslovakiera, esloveniera, finlandiera eta suediera.

Abantail eta desabantailak
Eurovoc erabiltzearen abantailak:
  • Indexazio lexikoaren normalkuntza terminologikoa. Honek, bilaketa dokumentalean zehaztasun handiagoa eskaintzen du.
  • Eleaniztasuna. Honek dokumentuen alabidetzen duena da, indexazioa  dokumentalistaren hizkuntzan eta bilaketa erabiltzailearen hizkuntzan.
Eurovoc erabileraren desabantailak:
  • Ez da egokia dokumentu espezializatuak erabiltzeko.
  • Ezin du maila espezifikoko errealitate nazional ezberdinak islatzeko erabili.

lunes, 30 de abril de 2012

FLICKR


SAGARMENDI FREIRE, Leire


Flickr web orrialde bat da eta bertan, argazki eta bideoak metatzen dira. Web orrialde honen bidez, argazki eta bideoak metatu, antolatu, bilatu eta partekatu dezakegu. Milioika pertsonak erabiltzen dute Flickr web orrialdea, gehienbat blog erabiltzaileek, flickrrek argazki biltegi bat bezala balio duelako. Flickr-ek ere etiketak erabiltzen ditu eta asteko argazki hoberenen argitalpena egiten du. Erabiltzaileek, haien mugikorretatik, posta elektronikotik, etab. igo gitzakete argazkiak. Behin argazkiak igota, hauek antolatu daitezke, albumetan, argazki jokoetan sarturik eta etiketak jarriz. Argazkiak editatuak izan daitezke, argazki erakargarriagoak lortzeko edota hobeagoak ere. Flickr 8 hizkuntzatan erabilgarri dago.

Flickr Ludicorp enpresagatik garatua izan zen eta enpresa honek 2004an argitara eman zuen. Flickr hasiera batean txat baten oinarritzen zen eta honekin batera argazkiak trukatu ahal zenituen. Denbora pasa ahala, Flickr erabiltzaileek haien argazkiak igotzeko erabileran oinarritu zen eta honek zuen txata desagertu egin zen. 2005ean Yahoo! enpresak, Ludicorp enpresa bereganatu zuen eta honekin batera Flickr web orrialdea ere.

Flickr-ek bi bertsio ditu, bata ordaindua, "pro" izena duena, eta bestea doakoa. Bertsio doakoa dutenek, hilero bi bideo eta 100MB argazki igo ditzakete. Aldiz, "pro" bertsioa, hau da, doakoa dutenek, biltegiratze mugagabea dute, halere, hauek hilero 25€ ordaintzen dute.

FLICKR PROFESIONALA?

Flickr oso ezaguna izan arren, enpresen munduan oso gutxi erabiltzen da. Azoietako bat da, Flickrrek eskatzen duela, helburu komertzialekin ez erabiltzea, ezin baita produktu, zerbitzu edo zu zeu saldu. Honek mugatu egiten du enpresa batek eman ahal dion erabilpena, baina horrek ez du baliogabetzen. Hala ere, helburu honi malgutasun apur bat eskaintzen dio, batez ere "pro" bertsioa erabiltzen bada, ordaindua. Ez du zuzeneko salmenta egiten utziko, baina bai argazkiak igotzea, haien produktu eta zerbitzuak iradokitzea.

Enpresentzako abantailak:
  • Ikastaldi eta ezagutza kudeaketa: Flickrrek argazki askotara heltzea  ahalbidetzen du, era eraginkorragoan partekatzea.
  • Komunitateak sarean: Enpresa batzuk Flickr erabiltzen ari dira haien kideen batzar edo jarduerak partekatzeko.
  • Hedapen eta Marketing-a: Flickrrek enpresari lagundu diezaioke ikuspen handiagoa izaten, haien produktuen argazkiak argitaratzen edo baita antolatzen dituzten jarduerak eta gertaerak.

domingo, 29 de abril de 2012

Sailkapen Hamartar Unibertsala

LLORENTE, Ane

Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU) liburutegietan dokumentuak sailkatzeko sistema bat da. SHU-ren bereizgarritasunak: unibertsala, hierarkikoa, sintetikoa eta dimentsio askotarikoa izatea.  Hori dela eta, sistema erabiliena bihurtu da, nahiz eta bakarra ez izan. Sailkapen Hamartar Unibertsala, munduan liburu-sailkapen era onartuena da. Izan ere, sailkapen onak egiteko oinarrizko baliabidea da. Horregatik, edozein ikerlari, editore, autore, dokumentalari edota bibliotekarirentzat oinarrizko tresna bihurtu da. Edozein liburutegi edota dokumentazio zentrotan erabiltzeko oinarrizko balorea betetzen du. 

Melvil Dewey liburuzain estatubatuarrak Dewey Sailkapen Hamartarra (DSH) garatu zuen, 1873. urtean. Hori da gaur egungo Sailkapen Hamartar Unibertsalaren aintzindaria. 1892. urtean Deweyek Paul Otlet eta Henri Lafontaine belgikarriei bere sistema itzultzen utzi zien, haien Bibliografia Katalogo Unibertsalaren proiekturako. Hauek itzultzeaz gain, aldaketa garrantzitsuak egin zituzten eta horrela sortu zen eguneko Sailkapen Hamartar Unibertsala. Hau horrela sailkatzen da:

0- Oinarriak. Zientzia eta Ezagutza. Antolakuntza. Informazioa. Dokumentazioa. Entziklopediak. Bibliotekonomia. Instituzioak. Dokumentuak eta publikazioak.

1- Filosofia. Psikologia.

2- Erlijioa. Teologia.

3- Gizarte zientziak. Estatistika. Politika. Ekonomia. Merkataritza. Zuzenbidea. Gobernua. Gai militarrak. Gizartearen ongizatea. Aseguruak. Irakaskuntza. Folklorea.

4- (Hutsik)

5- Matematika. Natur zientziak.

6- Zientzia aplikatuak. Medikuntza. Teknologia.

7- Arte ederrak. Jokoak. Ikuskizunak. Kirolak.

8- Hizkuntza. Hizkuntzalaritza. Literatura.

9- Geografia. Biografiak. Historia.

Talde bakoitzak beste hamar azpitaldeetan banatzen da eta gero horiek berriz beste azpitaldeetan mugarik gabe, sailkapen hamartarra delarik.


SHU eta DSS-ren arteko ezberdintasunak 
  • SHU-a garatzen joan da eta batez ere latindar herrialdeetan aplikatu da, DSS-a, ordea, herrialde anglosaxoietan erabiltzen da. 
  • SHU-a DSS-a baino zailagoa da erabiltzen.
  • SHU-an maila bat hutsik gordetzen da (laugarrena), etorkizunean ager daitezkeen beharrak asetzeko; DSS-an, berriz, digitu guztiak erabiltzen dira.

miércoles, 25 de abril de 2012

Fundeu BBVA


Saioa Martinez

Fundeu BBVA ( Espainiako Presazko Fundazioa ) irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, Madrilen, 2005eko otsailean sortua Presazko Espainiako Sailaren partetik. Fundazioaren helburu nagusia gazteleraren erabilera bermatzea da, komunikabideetan eta albistegietan batez ere. Gainera, RAEko laguntza eta kolaborazioarekin kontatzen du fundazioak.
Bere Web orrialdearen barruan, atal nagusia "vademecum" da, bertan gauzatzen baitira dudak argitzeko guneak. Hau da bere funtzionamendua:

Lehendabizi, hitz bat hautatu behar duzu. Gure kasuan, "Consulting" hitza hartuko dugu adibidetzat. Hautatutako hitza komunikabideetan ongi erabiltzeko izango da, akatsik ez egoteko. Hitza aukeratutakoan, bi bide daude kezka konpontzeko. Alde batetik, goiko partean, abezedarioa dago eta bertan bilatu daiteke. Beste aldetik, "Buscador Urgente de Dudas" jartzen duen lekuan, hitza sar daiteke. Bigarren modu hau azkarragoa da lehena baino.

Hitza web orrian aurkitutakoan, bere esanahia aurkitzea baino ez da falta. Gure kasuan, Consulting hitza ingeleratik datorrela adierazten digu, eta gazteleraz horren baliokidea dagoela azaltzen digu. Hori dela eta, Consulting ordez, Consultoría erabili beharko genuke komunikabideetan.

Informazio gehiago nahi izan ezkero, bere web orrian aurkitu daiteke.  

lunes, 23 de abril de 2012

Bertsolaritzaren datu-basea

JUARISTI, Miriam

Bertsozale Elkartearen Xenpelar Dokumentazio Zentroaren egitasmo teknologiko bat da datu-base hau. Honen helburua bertsolaritzaren inguruko edukiak internet bidez gizarteratzea eta maila guztietako ikerkuntza bultzatzea da. Oraindik webgunean dagoena berrikuntza teknologiko baten hasiera besterik ez da, ta etorkizunean zentroan dauden atal guztietako dokumentazioaren berri eman eta dokumentu digitalen publikazio zabal bat eskaini nahi da. Euskal Herri osoan zehar bertsolaritzaren inguruan egindako dokumentazio bilketaren gizarteratze-tresna izango da.

Bertsolaritzaren ondare bildu, antolatu eta gizarteratu egiten du Xenpelar Dokumentazio Zentroak. Aurreko hogei urteetan zehar era analogikoan gorde zena, herritarrei gaur egungo teknologien bidez eskeini nahi zaie. 

Gaur egun bertsolaritzaren datu-base honek eskeintzen duena zera da: agenda, hurrengo hilabeteetan dauden bertsolaritzaren inguruko ekintzen berri emateko; biografia, bertsolaritzaren munduarekin zerikusia duten edo izan duten pertsonen biografiak,  bertsolariak eta gai-jartzaileak besteak beste; aldizkako ekitaldiak, txapelketen inguruko berriak emateko; doinutegia, bertsolaritzan erabiltzen diren edo erabili izan diren doinuak bilatzeko herraminta; bertsoak, bertsoak bilatzeko aukera ematen duen tresna eta, azkenik katalogoa, grabatutako saioen katalogoa. 

Bertsolaritzaren datu-basea euskeraz, gazteleraz, frantsezez eta ingleses ikus daiteke. Datu-basearen esteka: http://bdb.bertsozale.com/



martes, 17 de abril de 2012

Liburutegi digitalak

LLORENTE, Ane 

Liburutegi digitala edo birtuala interneten hainbat formatutan, normalean pdf, dagoen informazio biltegia da. Bertan, informazioa edozeinentzat eta nahi denean eskuragarri dago. Normalean, liburutegi hauetan ohiko liburutegietako (fisikoa) dokumentuak digitalizatuta daude. Blog sarrera honetan liburutegi digitalen adibide batzuk aipatuko ditut. 

Espainiako Gobernuaren Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak bere webgunean liburutegi digitalen sorkuntza sustatzen du ondorengo irizpide hauen arabera:
  • Aldez aurretiko baldintza izango da dokumentuak on line kontsultatzeko erraztasuna, herritarrek, ikertzaileek eta enpresek informaziotik atera ditzaketen onurak ahalik handienak izan daitezen 
  • Bilduma analogikoen digitalizazioa informazioaren gizartean gehiago erabil daitezen 
  • Zainketa eta biltegiratzea etorkizuneko belaunaldiek material digitala eskura izan dezaten eta eduki baliotsuen galera eragozteko 
Laburbilduz, digitalizazio proiektu honen helburua Espainiako Ondarera heltzeko erraztasunak ematea eta edukien zainketa bermatzea da. Bertan lau liburutegi digital bereizten dira: Prentsa Historikoa, Ondare Bibliografikoa, Hispana eta Ondare Digitala Gordetzeko Jardunaldiak

Prentsa Historikoa 
Espainiako erakunde eta liburutegietan (publiko zein pribatu) dauden fondo bibliografikoak digitalizatu dira. 1753 eta 2011 urteen arteko aleak dira. Honen helburua prentsa historikoa eskuragarriagoa egitea eta babestea da. Digitalizazio proiektu hau Espainian egin den nagusienetarikoa da eta nazioarteko mailan pisu handia dauka, bai tamainagatik bai funtzionaltasunengatik.


Bilaketak egiteko hainbat tresna daude: bilaketa orokorra, arloka, dataren arabera, goiburuaren arabera eta lekuaren arabera. Baita ere Prentsa Historikoaren barnean bi azpitalde daude: Aldizkari Kulturalak eta Prentsa Klandestinoa. Lehenengoa gaur eguneko aldizkariez osatuta dago eta bertan bilaketak autorearen izenaren, dataren gaiaren edo tituluaren arabera egin daitezke. Prentsa Klandestinoa Espainiako Alderdi Komunistaren artxiboan zeuden dokumentuak digitalizatu dituzte, 1932 eta 1976 urteen bitartean hainbat herrialdeetan ezkutuan argitaratutakoak.


Dokuklik 
Dokuklik Euskal Herriko XIII. eta XX. meendeetako sei milioi dokumentu eta argazki eskeintzen dituen bilatzailea da. Irargi-n, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroan, dauden dokumentu guztiak digitalizatu dira eta baita beste erakunde, fundazio, familia eta partikularren dokumentuak daude bertan. Dokuklik hiru zatitan banatzen da: Badator, Erregistro Sakramentalak eta Salazar eta Castro bilduma. Badator Euskal Autonomia Erkidegoko artxiboetako dokumentazioa kontsultatzeko sistema da. Luis de Salazar eta Castro kronistaren (1658-1734) bilduma Europako XVIII. mendeko erudizioaren altxorretako bat da. Ia 60.000 idazpen deskribatzaile ditu, eta indizeak 49 liburuki betetzen ditu.

martes, 10 de abril de 2012

LinkedIn sare sozial profesionala

SAGARMENDI FREIRE,  Leire

LinkedIn sare sozial bat da, izaera profesionala duena, non milioi bat pertsonek informazio pertsonala eta batez ere, profesionala partekatzen duten. Sare sozial profesional honen helburua, kontaktu sare bat sortzea da, zeinaz elkarrizketak izan ahal dituzun elkarren artean laguntza emateko, zerbitzuak eskaintzeko, negozioak egiteko edo aliantza estrategikoak sortzeko.

Sare sozial honetako erabiltzaileen profila curriculum online-a da, eta aldi oro eguneratu dezakezu informazioa. Erabiltzaileak, profil horien bidez, sareak eta kontaktuak sortu ahal ditu. Pertsonen informazio profesionala izatera enfokatuta dago, ez baitu beste sare sozial batzuk dituzten funtzionaltasunak, ez argazkiak igo, bideoak igo, ezta kolore, diseinu eta profileko formatua pertsonalizatu. LinkedIn-ek pribatizazio arau zorrotzak jarraitzen ditu, non burututako konexio guztiak elkar konfirmatuak diren eta pertsonak LinkedIn-eko sarean agertzen dira, soilik, haien onarpen esplizituarekin. 
Zertarako balio du LinkedIn-ek?
  • Adituak, ideiak eta aukerak bilatzeko. Enpresa eta lanpostuak bilatzeko, Networking profesionala egiteko eta gomendatzeko eta gomendatua izateko.
  • Mintzatu eta ezagutza partekatu. Intereseko taldeak aurkitu eta haien parte izateko, galderak erantzun eta planteantzeko eta edukiak argitaratzeko.
  • Lagunekin eta laneko kideekin kontaktuan mantentzeko. Kontaktuen agenda osatu bat sortzeko.
Era honetako sare sozial baten lanean hasi baino lehenago, kontuan hartu behar da:
  • Kontaktuen sarea, interes profesionalen arabera sortu behar da.
  • Profila maximora optimizatu behar da bilaketen eragileen erantzun bezala agertzeko.
  • Langilea izan behar da eta besteen arazoak konpontzen parte hartu behar da. Taldeetara batu eta informazioa, ezagutza, etab. partekatu. 
  • LinkedIn-ek eskaintzen dituen aplikazioak erabili beste sare sozial batzuekin batzeko, adibidez, Twitter.
  • Beti egia esatea. Ibilbide profesionala, betetako karguak, burututako ikasketak edo lortutako lorpenak ez puztea.

lunes, 2 de abril de 2012

Copyright vs Copyleft

LLORENTE, Ane

Dokumentazio bat erabiltzeko ezinbestekoa da hori aipatzea, sinesgarritasuna ematen diolako lanari. Dokumentu bat aipatzerakoan kontutan izan behar da zein motako erreproduzio lizentzia duen. Eskubide erreserbatuak baditu, legalki eta etikoki informazioaren egileari baimena eskatu behar zaio edukia erabiltzeko. Honi copyright deritzo. Publikoak diren beste lizentzia mota batzuei copyleft esaten zaie.
Copyright sinboloa
Copyright zuzenbide anglosaxoian erabiltzen den terminoa da eta honek lana soilik babesten du. Egile eskubidea frantziar zuzenbidetik dator eta honek egilea babesten du. Egile eskubidearen jabeak eskubide hauek ditu: 
  • Lanaren kopiak egin eta saldu 
  • Lana ereduz hartuz beste lanak egitea 
  • Lanak publikoki aurkeztea eta interpretatzea, ikus-entzunezko produkzioetan batez ere 
Egile eskubide motak:
  • Ondare eskubideak: Hauek egilearen heriotza gertatzen denetik aurrera dira. Europar zuzenbidean, egilearen heriotza gertatu eta 70 urteetara ematen da. Gero, publikoa egiten da. 
  • Eskubide moralak: Egileak dituen eskubide iraunkor eta utziezinak, hauek betiko izango dira. 
  • Eskubide konexoak (lotuak): Hauek egilea ez den pertsonak babesten ditu; hau da, artistak, interpreteak, itzultzaileak, editoreak, produktoreak... 
  • Erreprodukzio eskubideak: Hauek laguntzen diote egileari bere lanaren kopiak besteek egin ez dezaten. 
  • Komunikazio publikoaren eskubidea: Eskubide honen bidez egileak baimena ematen du bere lana publikoki egiteko; zuzenean errepresentazteko, adibidez. 
  • Itzultzaile eskubideak: Lan bat itzultzeko lanaren jatorrizko jabearen baimena eduki behar da. 
Espainian Propietate Intelektualaren legea izenaz ezagutzen da ordenamendu juridikoak egile eskubidea izendatzen duena. Lege hau 1987.urtean egin zen, baina geroago erreforma batzuk izan ditu. Gaur egun, legean oinarriturik, egile bakar baten kasuan lanaren ustiapen eskubideak egilearen bizitza osoan zehar mantentzen dira eta baita egilea hil eta 70 urte gehiago. Egile bat baino gehiago daudenean (elkarlanean) 70 urteak azken egilearen heriotzatik zenbatzen dira. Beste kasuetan (ezizenez edo anonimoak direnean) urteak argitaratze datatik zenbatzen dira.
Copyleft sinboloa
Copyleft terminoa jatorriz informatikako esparrua erabiltzen zen, software libre kontzeptuarekin lotuta zegoen. Baina, gaur egun sortze intelektualarekin zerikusia duen beste esparruetara hedatu da; hala nola, literatura eta musika. Copyleft kontzeptua 70. hamarkadan erabiltzen hasi zen copyright-ekin alderatzeko. Kontzeptu berri hau sortu zen copyright-en umorezko karikatura bezala eta baita ere sortze eta hedapen askatasuna bermatzeko. 

Copyleft egile eskubidea gauzatzeko praktika lanen kopien eta bertsioen banaketa askean datza, eta eskubideak berdinak dira bertsio aldaketak dituzten lanetarako. Honen aldekoek hau proposatzen dute editoreen praktika tradizionalaren ordez, hauek ondare eskubidez baliatzen direlako egileak eta haien obren kudeaketarako. Horrela, egileari lana askatzeko aukera ematen zaio, edozein lizentzia libre erabiliz. Copyleft fundazioa artea, kultura eta zientzia babestu eta sustatzeko hasi zen, copyleft lizentzien pean. 

Creative Commons irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakundea da 2001ean sortua. Honek sormenaren legislazio eta teknologiak eratutako oztopo legalak murrizteko planak garatzen ditu. Lawrence Lessig-ek, zuzenbideko irakasleak Stanford unibertsitatean, sortu zuen eta bertan 2008ra arte egon zen zuzendari. Creative Commons lizentziak copyright-en lizentzia batzuk dira. 

Richard Stallman 
Richard Matthew Stallman Manhattan, New York-en, jaio zen 1953. urtean. Programatzaile eta software librearen aldeko mugimenduaren fundatzailea da. Programatzaile esparruan hainbat aurrerapen lortu ditu, GNU proiektua adibidez. Dena den, ezaguna da batez ere software librearen mugimenduan marko moral, politiko eta legala ezarri duelako. Baita ere Copyleft kontzeptuaren (ez terminoa) sortzailea delako.

Gehiago jakiteko eta link/bideo interesgarriak:



¡Copiad, malditos! dokumentala: Lehen edukia Creative Commons-en lizentziaren pean TVEn emititzen dena eta webgunean libreki deskargatu ahal dena  http://www.rtve.es/alacarta/videos/el-documental/copiad-copiad-malditos-codecmaster-web-169/1075737/



Copyleft fundazioa: http://fundacioncopyleft.org/

Creative Commons: http://creativecommons.org/



miércoles, 28 de marzo de 2012

La Vanguardia Hemeroteka


Saioa Martínez

La Vanguardia egunkaria 210 urte bete ditu eta urte hauetan salto handia eman du kazetaritzaren munduan. Gainera, urte honetako martxoan, izugarri ona den berri bat jaso zuten: martxoan 5 milloi bisitari jaso zituen bere web orrian. Hemerotekaren proiektuari batez ere lortu zuten horrelako bisitak izatea.

Hemerotekaren proiektua egunkariak kaleratu dituen ale guztiak on-line plazaratzea izan da. Modu honetan, beti jaso dezakezu edonoiz pasa den notiziak. Bestalde, erreportai sakonak eta kazetaritza lan sakonak egiteko baliagarria izan daiteke.

Gainera, opari zerbitzua ere eskaintzen dute La Vanguardia Hemerotekaren arduradunak. Hau da, zuk nahi duzun dokumentazio alea eskura dezakezu. Horrelakoak asko egiten dira zure jaiotze egunean zer gertatu zen jakiteko, edo zuretzako den data garrantzitsu batean zer gertatu zen jakieteko. 

Informazio gehiago nahi izan ezkero, http://www.lavanguardia.com/hemeroteca/ orrian aurkitu dezakezu,

martes, 27 de marzo de 2012

Zotero: erreferentzia biblioglafikoak kudeatuz

JUARISTI, Miriam

wikipedia
Zotero Mozilla Firefox nabigatzailean instalatu daitekeen gehigarri bat da. Lehen aldiz 2006. urteko urrian azaldu zen. Azkenengo bertsioa, 3.0 bertsioa, pasa den otsailean agertu da. Honen bidez, erreferentzia bibliografikoak modu errazean bil daitezke eta Word bezalako testu editoreetara esportatu. Zotero programa librea eta dohakoa da, eta berdin instala daiteke PC nahiz Macintosh ordenagailuetan.

Zotero, gehienbat, ikerketa artikuluetan bibliografiak kudeatzeko programa bat da. Liburutegi moduan antolatuta dauden webgune nagusietan Zoterok antzematen du liburu edo artikulo bat noiz izan den kontsultatua eta klik batekin, programa honek dokumentu horren erreferentzia bibliografikoak gordetzen ditu. Webgune horietako batzuk Google Scholar, Google Books, amazon.com eta Wikipedia dira. Zoterok erreferentzia horiek gordetzen dituenean, erabiltzaileak oharrak gaineratu ditzake.

Horretaz gain, Zoterok argazki eta bideoen erreferentziak ere egiten ditu, Flickr eta Yotube webguneetan esaterako. 


sábado, 24 de marzo de 2012

Datu-baseak

Sagarmendi Freire, Leire

Datu-basea, beren artean zerikusia duten datuen bilduma da, ondoren eskuratua izan ahal izateko gordetzen dena. Zentsu honetan, esan dezakegu liburutegia datu-base bat dela, dokumentu eta testuz  osatua dagoena. Gaur egun, eta teknologiaren garapenarekin batera, batez ere, informatika eta elektronikan, datu-base gehienak formatu digitalean daude, zeinak datu biltegiratzearen arazoak konpontzen dituen. Informatikan, datu-baseak kudeatzeko sistemak (DBKS) existitzen dira, datuak gorde eta hauek modu erraz eta egituratuan eskuratzea ahalbidetzen duena.

Aplikazio erabilienak, enpresen eta instituzio publikoetarako izaten dira. Baita ere, ingurune zientifikoan oso erabiliak izaten dira, informazio esperimentala gordetzeko helburuarekin.

Datu-base mota ezberdinak aurki daitezke:

Bildutako datuen aldakortasunaren arabera
  • Datu-base estatikoak: Datu-base hauek soilik irakurketarako dira, funtsean datu historikoak biltzeko erabiliak, zeinak, ikasteko, proiektuak egiteko, erabakiak hartzeko eta enpresarien inteligentziaren datu analisiak  egiteko erabiltzen dira.     
  • Datu-base dinamikoak: Datu-base hauetan bildutako informazioa denborarekin aldatu egiten da, eguneratze, ezabatze, eta datu gehikuntzak egitea ahalbidetzen duena. Adibidez, enpresa, farmazia, supermerkatu edo bideoklub bateko informazio sisteman erabiltzen diren datu-baseak izan daitezke.
Edukiaren arabera
  • Datu-base bibliografikoak: Datu-base bibliografiko baten erregistroak, argitalpen zehatz baten autorea, publikazio data, editoriala, titulua, edizioa, etab. azaltzen du. Argitalpen originalaren laburpena eduki ahal du, baina inoiz ez du testu osoa izango, bestela testu osoko datu-base baten aurrean egongo ginateke.

  • Testu osoko datu-baseak: Funtsezko iturriak biltegiratzen dira, adibidez, aldizkeri zientifikoen bildumaren edizio guztiaren edukia.
  • Direktorioak: Honen adibide bat gida telefonikoak dira, formatu digitalean.
  • Informazio kimiko eta biologikoaren datu-base eso "liburutegiak": Kimikatik, bizitzaren edo medizinaren zientzietatik datorren informazio mota ezberdinak biltegiratzen dituzten datu-baseak dira.  



       

lunes, 19 de marzo de 2012

Twitter profesionala

Sagarmendi Freire, Leire

Twitter sare sozial bat eta “microblogging” zerbitzua da, erabiltzaileei gehienez 140 karaktereko testuak bidali eta irakurtzea  ahalbidetzen diona. Hauek “tweets” izenez ezagunak dira.


Sare sozial profesionalen inguruan hizketan egiten dugunean, Linkedin, Xing eta Viadeo sare sozialekin pentsatzen dugu eta gutxitan Twitterrekin. Hain zuzen ere, Twitter erabiltzen duten %75ak arrazoi profesionalengatik erabiltzen dute. %68ak profesionalki hobetzeko erabiltzen dute, %75ak promozionatzeko edo %87ak sektore bereko beste profesionalekin harremanetan jartzeko.

Twitter bezero potentzialak dituen datu-base da, bere produktua eskaini nahi duten haientzat, beti ere etika eta moralaren  muga barruan. Eta esandakoa izango da gakoa (giltza), gure zerbitzuak Twitterrean sustatu o bultzatu ahal izateko. Ez du balio izango gure produktuaren inguruko tweets-ekin itotzea, esaten nolako ona den, gure bisitariei molestatu ahal diegulako  eta posiblea ahal da izan informazioa  baztertzea eta Spam (Zabor-posta) bezala kontsideratzea. Hoberena da Twitter kontu bat irekitzea, guztiengatik  ezaguna den hashtag batekin, eta enpresaren izenarekin erlazioa gordetzen duena edo zerbitzua ematen duenaren izenarekin.



Profesionalek eta enpresek twitter erabiltzeko arrazoiak asko dira.  Twitterra  dohainik da, eta honek profesionalei onura ekonomikoak ekarri ahal die. Twitter auto-promoziorako tresna bikaina da; bere zerbitzuak bultzatu nahi dituen profesionalentzako Twitterrak, bezero berriak bilatzen eta lan-aukerak izaten lagun diezaioke. Eta enpresa edo organizazio bati ordezkatzen badio, bere konpainiaren azken berriak promozionatzen lagun dezake.  Twitterrak, profesionalen web-gunean trafiko gehiago egotea ekartzen du hau da, web-gune horrek bisita gehiago lortzea.  Baita ere, beste profesional eta enpresekin konektatzeko aukera ematen die. Twitterraren erabilpenak, salmenta gehiago eta bezero berriak  izatea sortzen du eta baita lan-karguak betetzeko hautagaiak bilatzen laguntzen du. Gai eta berri ezagunenengatik informatuta mantentzen dizu, profesionalek informazioa bertan argitaratzen baitute. Orduan, informazio hori sortzen duten profesionalei jarraituko diete beste erabiltzaileek. Horregatik, komunikazio arloan lan egiten dutenentzako oso erabilgarria da sare sozial profesional hau. Profesionalek edo enpresek bere markaren zaleekin eta haien bezeroekin konektatzeko aukera dute, baita ere hauek, enpresaren irudia edota haien gaitasunak berritzeko aukera izango dute. Azkenik, twitterraren erabilpenak profesionalen kreatibitatea eta baita enpresarena ere handitzen du.

domingo, 18 de marzo de 2012

Ubuntu One


Martínez, Saioa

Ikasle guztien beldurra beti bere etxeko lana etxean ahaztea izan da. Izan ere, okasio askotan etxean pen-driba edo karpeta eta horrelakoak ahazten dira presak direla eta. Horri aurre egiteko, Ubuntu One web orrialdea oso aproposa da.


Ubuntu One orria pen-drive batek egiten duen lan berbera egiten du. Hau da, orrialde honetan zure artxiboak, informazioa, musika, argazkiak eta abar gorde ditzazkezu. Modu honetan, ez duzu preokupaziorik izan behar zure lanak alde batera edo bestera eramateko orduan, beti interneten izango baitituzu.


Informazioa gorde ahal izateko, zure izena eman behar duzu. Hala ere, ez da 2 minutu baino gehiagoko kontu bat. Bestalde, orria soilik ingeleraz aurki daiteke, ez baitago oraindik gaztelerazko bertsiorik. Hala ere, ez da zaila ulertzeko.


Informazio gehiago nahi izan ezkero, hau da bere orrialdea: https://one.ubuntu.com/ 

Argazkia: google imagenes

Markatzaile sozialak: Delicious

LLORENTE, Ane 

Interneten dagoen informazio eskaintza zabala da, eta bertan nahi dugun informazio fidagarria bilatzea zaila da. Horretarako, bakoitzak nabigatzen duenean zerrendak egiten ditugu, hau da, webgune erabilgarriak edo konfiantza eskeintzen dutenak, baita esteka interesgarriak ere. Markatzaile sozialen bitartez, ez dago erabiltzailearen ordenagailuan gordetzeko beharrik, zuzenean sarera eramaten direlako. Interneteko konexioren bidez edozein lekutako ordenagailuetatik gordetako webguneak gaiaren arabera sailkatuta eskuratu eta beste erabiltzaile batzuekin banatu ahal dira.

Markatzaile sozialen zerbitzu asko daude, Delicious erabiltzeko erreza eta hedatuena da. Delicious-ek informazio asko dauka bilduta eta baita informazio hori elikatzeko sare sozial zabala ere.
Delicious ingelesez “gozoa” esan nahi du. Honek webgune gustokoenak gordetzeko balio du, hau da, markatzaile sozialak kudeatzeko zerbitzua da. Nabigatzailean gordetako webguneak bertan gehitzeko aukera ematen du. Gordetako linkak etiketa-sistema batekin ordenatzeko aukera ere ematen du. Gainera, webguneak gordez gain, beste pertsonekin konpartitu ahal dira eta jakin zenbat pertsona gorde duten webgune hori. Erabiltzaile askok web orrialde bat gordetzen badute, baliteke horrek zerbait interesgarria duela. Delicious-en gordetako informazioa interneteko konexioa duen edozein ordenagailutik ikus daiteke. Delicious erabiltzea oso erreza da. RSS jarioen bitartez sindikazioaren aukera ematen du eta gainera nabigatzaile barran webguneak gordetzeko aplikazio bat instalatu ahal da.

Delicious-en historia
Zerbitzuak 2003tik funtzionatzen du. 2005eko abenduaren 9an Yahoo enpresak bereganatu zuen. 2008ko uztailan 2.0 bertsioa jaurti zuen, aldaketa garrantzitsuak sartu zituena, esaterako izenaren aldaketa (lehen del.icio.us deitzen zen) edo interfaze berri bat. 2010eko abenduan, Yahoo-k zerbitzua salmentan jarriko zuela jakinarazi zuen. Azkenean, 2011ko apirilaren 27an saldu zen, AVOS enpresari eta Youtube-ren fundatzaileen enpresari.

Gehiago jakiteko:

Zer da Delicious?

Delicious erabiltzeko tutoriala

jueves, 15 de marzo de 2012

EHUko Leioako kanpusean dokumentazioaren inguruko bostgarren jardunaldiak ospatu dira

JUARISTI, Miriam

Dokumentazioaren inguruko bostgarren jardunaldiak martxoaren 5ean, astelehena, eta martxoaren 6an, asteartea, ospatu ziren. Martxoaren 5ean jardunaldietan parte hartu nahi zutenak goizeko bederatziak aldera bildu ziren Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditoriumean. Bertara sartu baino lehen material banaketa egin zen. 

Jardunaldiei hasiera emateko, Carmelo Garitaonaindiak, Bizkaiko Campuseko Errektoreordeak; Alfonso Uncetak, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanoak eta Begaoña Zalbideak, Kazetaritza Saileko Zuzendariak hitz batzuk esan zituzten bostgarren jardunaldi hauen inguruan.

Irekitzearen ondoren, Javier Echevarria Ezponda, EHUko Ikerbasqueko ikerkuntza irakaslea, igo zen oholtzara eta ordu bete inguruz kosmopolitismoa eta glokalizazioa azaldu zituen gazteleraz. EHUren ikaskuntza eta ikerketarako artxibo digitala (ADDI) izan zen hurrengo gaia. Horretarako, Alcira Macias, Liburutegira egokitutako teknologia berrien arloko arduraduna, eta Maria Fé Rivas, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Liburutegiko laguntzailea, izan ziren auditoriumean ordu erdiz. Hauek ere gazteleraz eman zuten hitzaldia.

Ordu erdiko atsedenaldiaren ondoren, Maite Goñik, Mondragon Unibertsitateko irakasleak, ordu beteko "eraiki zure nortasun digitala" izeneko hitzaldia eman zuen euskaraz. Honen ondoren, Fernando Fernández de Aranguiz Urtegak, Odei S.A.ko dokumentazio-aholkulariak, sare sozial profesionalen inguruan hitz egin zuen gazteleraz, Linkedln, besteak beste. Goizeko jardunarekin amaitzeko, Joseba Martin, Radio Euskadiko kazetari eta EHUko irakasleak, "Euskal kantuak, dokumentazio-iturria: nazioarteko berriak euskaldun musikan (1969-2011)" izeneko hitzaldia eman zuen euskaraz. 14:00etatik 15:30etara bazkaltzeko tartea utzi zen.

Bazkaldu ondoren, goizeko jardunaldietan egon zirenek tailerretan parte hartzeko aukera izan zuten. Lehen eguneko tailerra Matxin itzultzaile automarikoaren erabileraren ingurukoa izan zen, euskaraz eta bi ordu eta erdiko iraupenarekin. Gorka Labaka Intxauspek zuzendu zuen. Honela, asteleneheko jardunaldiak bukatutzat eman ziren.

Asteartean, Lan Harremanen Ubibertsitatea Eskolako hitzaldi aretoan izan ziren jardunaldiak, goizeko bederatzietan hasita. Jon Ordoñez, Berria.infoko arduraduna izan zen lehena. Ordu erdiz, hedabideen eta komunitateen inguruan hitz egin zuen euskaraz. Ondoren, Argia.com atariko erredaktore-burua den Lander Arbelaitzek hitz egin zuen aldaketa garaiak baliatzearen apologiari buruz. Atsedenaldia baino lehen, Hasier Etxeberriak bere ETB1eko Sautrela saioaren inguruan hitz egin zuen.

Atsedenaldiaren ondoren, Silvia Fernández Viguerak, IPES elkarteko Dokumentazio zentroa-Emakumeen Bibliotekako arduradunak, "Emakumeen Dokumentazioa zentroak: mugimendu feminsitaren memoria historikoa" hitzaldia gazteleraz eskeini zuen.  Hitzaldiekin amaitzeko, "Internet & telebista. Bizirik irauteko eskuliburua" izan zen azkena Rubén Sanchezen, Fasctoria Crossmediako eta Nickdutnik telebistako zuzendariaren, eskutik; gazteleraz izan zen.

Bazkal osteko astearteko azken tailerra Galder González Larrañagak, eu.wikipediako egileak, zuzendu zuen. Wikipedia zer den eta bertan nola idatzi behar den azaldu zuen. Honekin eman zitzaien amaiera dokumentazioari buruzko bostgarren jardunaldiei.